Nire oporretako laguna

Aurtengo udan Nojara joan naiz nire familiarekin oporrak pasatzera. Bertan, jende asko egoten da eta udan are gehiago. Ni hondartzara joaten naiz askotan bakarrik, ama, aita eta nire anaia-ren konpaniarik gabe surf-a egitera. Surfa egiten ezagutu nuen nire lagun berria, Jon izenekoa.

Lehen aldiz ikusi nuenean tipo harroputza eta desatsegina zela uste nuen baina ezagutu eta gero desberdina zela ikusi nuen. Egun batean bere alboan jarri nintzen olatuak hartzeko, bertan hasi nintzen berarekin hizketan. Aholku batzuk eman zizkidan olatuak hobeto hartzeko, eta asko lagundu zidan. Egunak pasatzen ziren eta egunero joaten nintzen Jon-ekin surfa egitera.

Fisikoki oso mutil handia da, ni baino altuagoa. Sorbalda zabalak ditu eta oso indartsua da. Ile beltza du eta begi marroiak, nik bezala.

Nik, esan dudanez, harroputza eta desatsegina zela uste nuen, baina guztiz desberdina da. Oso pertsona majua da eta beti dago laguntzen. Lagun asko ditu, baina haiei ez zaie surf-a gustatzen eta bakarrik egiten du. Horregatik, asko gustatzen zaio ni berarekin surf-ean joatea, horrela ez da bakarrik joaten.

Oporrak amaitu eta gero berriro Ortuellara bueltatu behar izan nuen baina hurrengo urtean berriro ikusiko dugu elkar eta surf-a egitera joango gara.

Escribe un comentario

Usted debe iniciar sesión para poder dejar un comentario.