Tango urdina

Tango urdina gustatu zaidan liburua da, interes handiarekin irakurtzen dena. Liburuaren espresioak eta gertaeren xehetasuna oso ona da, baina deskripzioak txukunagoak izan behar dira. Fisikoki ez dira pertsonaiak asko deskribatzen eta hori nabarmentzen da, pertsonaiak nolakoak diren norberak imajinatu behar du. Nire ustez, nobelaren gaia, tratu txarrak, puntu inportanteena da, gaur egungo gizartean bizi dugun arazo larria baita. Bi narratzaile erabiltzea oso ideia ona izan da idazlearen partetik eta ikuspuntu gehiago ematen dio istorioari. Beste gauza batzuk kontuan izaten baditugu oso liburu ona dela esan behar dut, batez ere idazlearen lehenengo liburua dela jakinda.Azkenik esango dut liburu hau irakurri aurretik ez zitzaidala gustatuko pentsatu nuela, baina irakurri eta gero asko gustatu zait.

Escribe un comentario

Usted debe iniciar sesión para poder dejar un comentario.