Apaizak hobeto
Gaur Gorbeia Aretora Jon Maia zumaiar bertsolaria eta idazlea etorri da. Hona etorri da bizi izan duen espedizino batez hitzegitera, euskal arrantzaleen egintzak eta bere bizimodua ulertzeko espedizioa. Lehenengoz, azaldu digu nola bizi ziren euskal arrantzaleak, munduko arrantzalerik onenak orain dela urte asko. Arrantzale hauek baleak harrapatzen zituzten eta baleen koipea eskuratzen zuten, horretarako, itsasontzi handietan joaten ziren baleen atzetik eta bat ikusten zutenean itsasontzitik txalupa txikiak botatzen zituzten eta balea hiltzera joaten ziren.
Geroago, Jonek berak egindako espedizioaz hitz egin du. Espedizio honetan Jon eta lagun talde batek euskal arrantzaleen bizitza egin nahi zuten. Horretarako arrantzaleak egiten zuten gauzak egiten zituzten: ez zuten ilea mozten, arropa berdina eramaten zuten, hotza pasatzen zuten…
Hau izan da gaur Jon Maiak azaldu digun historioa.
Nire ustez oso ondo iruditu zait gaur egin dugun irteera, historiaz asko ikasi dugulako eta interesantea izan delako, baina oso luzea iruditu zait.